Garapen afektiboa

Zer da garapen afektiboa?

Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua, nortasuna, afektibitatea eta antzeko hitzak bururatzen zaizkigu. Beraz, garapen afektiboa, emozioen mundua den buruhauste zaila osatzeko pertsona bakoitzak erabiltzen duen eta aipatutako hitzekin estuki erlazionatuta dagoen prozesua dela esan dezakegu.

Garapen afektiboa afektu batzuk sortzeko eta hauek ulertzeko, zein bizitzeko modua ezartzeko bidea bezala ulertuta dago. Prozesu jarria eta konplexua izatean gain kanpo eragin anitzak izaten ditu. Honen bidez pertsona bakoitzak besteekiko sortzen dituen lotura interpertsonalen mota zehaztuko du eta besteekin erlazionatzeko estiloa markatuko du.

Jaiotzen garenetik gizakiok interes handia erakutsi ohi dugu gure inguruan dauden edo agertzen diren beste gizabanakoengatik. Umeek lotura afektiboak sortzeko beharrarekin jaiotzen dira eta hauek haien garapen prozesuan zehar ezinbestekoak bihurtzen dira biziraupenerako.

Garapen afektiboa era eskematikoan ikusteko ondoko Prezi-a ikustea baliagarria izan daiteke:


    


Garapen afektiboa lehen hezkuntzan

 

Haur hezkuntzatik etortzen ziren loturak (familia batez ere) garrantzitsuak izaten jarraitzen dute, baina figura berriek pisu handia hartzen hasten dira. Modu honetan neska-mutilak amaren babesetik aldenduz doaz pixkanaka-pixkanaka.

Garai honetan baita imeen mundua hedatuz doa eta modu os nabarmenean zabaldu egiten da. Hau gertatzearen arrazoiak umeak lehen baino pertsona gehiagorekin erlazionatzea eta esperientzia afektibo gehiago agertzea izaten dira ohikoenen artean begiratuz gero.

Etapa hau baita nahiko baliotsua izaten da haien adierazpen emozionala leuntzeko eta autokontrolatzera ikasten dute, Afektuen intentsitatea nahiko jeisten da, baina horren ordez afektu aberatsagoak eta era ezberdinetakoak izaten dira.


Lotura afektibo motak

 

Ikasleen heldutasun afektibo eta sozialean, elementu asko hertsiki lotuta daude. Bien arteko fusioaren bitartez lotura afektiboak sortu egiten dira eta hauek ezberdinak izaten dira adinaren arabera. Lehenengo zikloan umeek bizitzen dituzten lotura afektiboak hiru talde nagusitan banatuta daudela esan dezakegu:



Familiako harremanak




Helduek baldintzatzen dute adin horretako neska-mutilen jokabidea, oraindik ere helduak garrantzi handiko erreferentzia baitira haientzat. Eredu berrien bila ari direnez gero, erraz identifikatzen dira helduekin, eta, haiek imitatuz, portaera berriak ikasten dituzte. Hala ere, adin horretako haurrek gero eta autonomia handiagoa dute eta, apurka-apurka, gurasoengandik banatzen dira.


Heldutasun afektibo eta sexualari dagokionez, haurrek sentiberatasuna eta afektibitate-ahalmena garatzen jarraitzen dute: bestearen ikuspuntua berenganatzeko gaitasunak aukera ematen die joera egozentrikoak (haurren pentsaeraren eta afektibitatearen ezaugarri direnak) baztertzeko, eta besteekin harreman afektiboak izatea zein atsegina den konturatzen lagunduko die.


Eskolako harremanak



Ikastaldeak garrantzi handia du haurrentzat. Izan ere, horrek aukera ematen die haien interesak zehazteko eta norberaren zein besteen ahalbideez ohartzeko, eta, hala, autonomiarako bidean segurtasuna lortzen dute.


Ikaskideekiko harremanetan atsegin hartu eta berdintasuna nagusi denez gero, gero eta konfiantza handiagoa dute haien iritzietan.

Taldeko harremanak


Taldeak egonkorragoak dira eta kidetza-sentimendu sakona dute. Taldekide batzuk buruzagi bihurtzen dira, eta beste batzuk bazterturik gera daitezke.

Horrek ikasle bakoitzaren sozializazio-
prozesua gidatzeko eta estimulatzeko modua ematen dio irakasleari.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina