Kokalekua
Kanpazar ikastola Bizakaiko ipar-mendebaldeko Portugalete udalerrian dago kokatuta. Beraz esan dezakegu hirian kokatuta dagoela, nahiz eta bere ondoan landa handi bat izan, inguruan dituen etxeekin batera Grumete Diego kalea osatzen duelako. Bere kokalekua herrialde honen aldirian dago, zehatz mehats Portugaleten errepidetik sartu bezain pronto ezkerraldean.
Portugalete Bilbo Handiaren eskualdearen parte da eta ibaizabal itsasadarraren ezkerraldean dago kokatuta. Mendebaldean, Trapagaran eta Ortuella udalerriekin egiten du muga; ekialdean, Ibaizabal ibaiarekin; hegoaldean, Sestaorekin; eta iparraldean aldiz Santurtzirekin. Latitudeari dagokiones itsasoaren mailatik 70 metro inguruko altueraraino hedatzen da.
Beste datu batzuk
Metodologiari dagokionez, Hezkuntza-Proiektuaren estruktura hainbat proiektu eta azpiegituratan antolatuta dago. Izan ere Hezkuntza proiektua ikastolaren proiektu eta erabaki garrantzitsuei koherentzia, estruktura eta orientazioa ematen dien dokumentua da. Hala ere, esan dezakegu ardatz metodologikoa honelako lau zutabe hauetan oinarritzen dela: ikasketa kooperatiboa, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, eskola inklusiboa eta hezkidetza.
Ikastetxearen distribuzioari dagokionez hiru eraikinetan banatuta dago: K-1, K-2 eta K-3. Eraikinetaz gain Kanpazar bi futbol zelai (F.Z.), bi saskibaloi kantxa (S.K.), polikiroldegi bat eta patio estali bat dauka. Ondoren Ikastetxe osoaren distribuzioa grafikoki ikusi ahal izango dugu:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina