Zer da garapen psikomotorea?
Haurren garapen fisikoa oinez ikastea baino gehiago da. Garapen motorraren funtsezko bi zati daude: larria eta xehea. Garapen motor larria gorputzeko muskulurik handienen ekintzari buruzkoa da eta horiek kontrolatzen dituzte enborreko eta gorputz-adarretako mugimendu nagusiak. Garapen motor xehea mugimendu txikiagoak eta lokalizatuagoak kontrolatzen dituzten muskuluen ekintzei dagokie, batez ere, esku eta hatzetakoei.
Garapen psikomotorea hazkuntza prozesuaren berezko heldutasun biologikoaren eta umeak jasotzen duen estimulazio sozialaren eraginez sortzen da. Heldutasun fisikorik gabe ez dago aurrerabiderik, baina ikaskuntzaren alde egiten duen kanpo estimulaziorik gabe aipatutako aurrerabidea ere ezinezkoa da. Gorputzaren gihar ugarien kontrola pixkanaka ezartzen da nerbio zuntzak heltzearen menpe dagoen aurrerabide baten arabera, garunetik gihar guztietara.
Mugimenduaren garapena funtsezkoa da haurraren garapenean, haurraren jardunaren eta ekimenaren jatorria baita. Zentzumenen garapenarekin, kanpotik pasiboki jasotzen dituen estimuluen bidez hasten du bere egokitzapen-portaera; mugimenaren garapenean, aldiz, bere ekintza, mugimendu eta esperimentatzeen bidez pilatzen du esperientzia, gainerakoen aurrean izaki aktibo eta desiradun gisa azalduz.

Nola aztertu dezakegu?
Haurrak bere adierazkortasun psikomotorrean duen izaera espazio-erlazioaren hiru osagaien arabera azter dezakegu:
- Alderdi neuromotorra: maila bertikalean, horizontalean eta objektuen gainean koordinaziozko mugimen-aukerak azaltzen dizkigu.
- Alderdi afektiboa: haurraren afektibitateari dagokiona, espazioan duen atseginarekin eta desatseginarekin lotutako emozioa, hautematea ahalbidetzen digu. Nolabait, adierazpen afektiboa analiza dezake.
- Dimentsio kognitiboa: Haurrak honako hauek nola egiten dituen adierazten digu: espazioa nola aurkitzen duen eta bere ezagutzan integratzen duen, materiala espazioan nola erabiltzen duen, eta objektuak nola antolatzen dituen, hau da, nola inplikatzen den espazioan prozesu kognitiboan.
Bideoa
Aurrerago garapen psikomotorearen inguruan azaldutakoa hobeto ulertzeko ondorengo bideoa ikustea gomendatzen dizuet. Gainera nahi izatekotan YouTube-n bideo honen jarraipena eskuragarri izango duzue informazio osagarriz beteta.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina