Zer da garapen kognitiboa?

Kognitibo hitza latinezko cognoscere-tik dator eta honek ezagutzea esan nahi du. Pertsonaren garapen kognitiboaz ari garenean pertsonak, jaoitzen denetik, pentsatu, ezagutza izan eta ulertzera iristeko izaten duen prozesua azaldu nahi dugu. Kognitiboaz jarduten garenean adimenari buruz hitz egiten dugu.
Izan ere, garapen kognitiboaren eta adimenaren arteko harremana oso nabarmena eta ezinezkoa da garapen kognitiboa zer den ulertzea aurretik adimena zer den jakin gabe.
Adimena oroimen eta pertzepzioaren funtzioetatik esperientzia eskuratu, egoera berrietara egokitu, komunikatu, kontzeptu abstraktuak maneiatu eta ingurunean sortzen diren egoeretara egokitu eta arazoak konpontzeko ahalmena da. Alde anitzeko kontzeptua da adimena; hala ere, adimena edo adimenaren alderdi zenbait neurtzeko frogak eratu dira,psikometria izeneko arlotik, adimen-koziente bat eskuratzeko.
Garapen kognitiboa Lehen hezkuntzan
Ikasleek haien esperientzietan eta bizipenetan oinarrituta antolatzen dute pentsamendua. Horregatik, ingurunearekin harremanetan egon behar dute etengabe, baina, apurka-apurka, gero eta trebetasun handiagoa dute eguneroko fenomenoetan jarraitasuna eta erregulartasuna hautemateko.
Errealitatea aztertzeko gaitasuna garatzen dute, estimulutik abiatuta, eta estrategia landuagoak ikasten dituzte: erlazioak ezartzea, ordenatzea, sailkatzea, aldaketak bereiztea… Sailkatzeaz gain, motak gehitzeko edo sailkatze-prozesuak alderantzikatzeko gai dira. Errepikatzen diren edo ezagun zaizkien egoeretan memorizatu egiten dute, baina oroimen esanguratsua sendotu behar dute, ikasten dutena aurrez ikasitakoarekin erlazionatzeko. Gizarteko esperientziak eta elkarreraginak lehengo egozentrismo intelektuala murrizten laguntzen diete, eta, horrenbestez, askatasun handiagoz pentsatzen dute.
Lehen hezkuntzaren lehenengo urte hauetan (1. zikloa) ikasleek haur hezkuntzan zehar landu dituzten baliabide intelektualak finkatzen dituzte. Erantzun antolatuagoak emateko gaitasuna lantzen da eta horri esker, errealitatea logikoki ulertzeko eragiketa zehatzak egin ditzakete, hala nola:

Kognitibo hitza latinezko cognoscere-tik dator eta honek ezagutzea esan nahi du. Pertsonaren garapen kognitiboaz ari garenean pertsonak, jaoitzen denetik, pentsatu, ezagutza izan eta ulertzera iristeko izaten duen prozesua azaldu nahi dugu. Kognitiboaz jarduten garenean adimenari buruz hitz egiten dugu.
Izan ere, garapen kognitiboaren eta adimenaren arteko harremana oso nabarmena eta ezinezkoa da garapen kognitiboa zer den ulertzea aurretik adimena zer den jakin gabe.
Adimena oroimen eta pertzepzioaren funtzioetatik esperientzia eskuratu, egoera berrietara egokitu, komunikatu, kontzeptu abstraktuak maneiatu eta ingurunean sortzen diren egoeretara egokitu eta arazoak konpontzeko ahalmena da. Alde anitzeko kontzeptua da adimena; hala ere, adimena edo adimenaren alderdi zenbait neurtzeko frogak eratu dira,psikometria izeneko arlotik, adimen-koziente bat eskuratzeko.
Garapen kognitiboa Lehen hezkuntzan
Errealitatea aztertzeko gaitasuna garatzen dute, estimulutik abiatuta, eta estrategia landuagoak ikasten dituzte: erlazioak ezartzea, ordenatzea, sailkatzea, aldaketak bereiztea… Sailkatzeaz gain, motak gehitzeko edo sailkatze-prozesuak alderantzikatzeko gai dira. Errepikatzen diren edo ezagun zaizkien egoeretan memorizatu egiten dute, baina oroimen esanguratsua sendotu behar dute, ikasten dutena aurrez ikasitakoarekin erlazionatzeko. Gizarteko esperientziak eta elkarreraginak lehengo egozentrismo intelektuala murrizten laguntzen diete, eta, horrenbestez, askatasun handiagoz pentsatzen dute.
Lehen hezkuntzaren lehenengo urte hauetan (1. zikloa) ikasleek haur hezkuntzan zehar landu dituzten baliabide intelektualak finkatzen dituzte. Erantzun antolatuagoak emateko gaitasuna lantzen da eta horri esker, errealitatea logikoki ulertzeko eragiketa zehatzak egin ditzakete, hala nola:
- Objektuen iraunkortasuna, ezaugarriak eta aldaketak hautematen dituzte, eta haien kontzientzia hartzen dute.
- Objektuen itxura aldatu arren, ezaugarriek berdinak izaten jarraitzen dutelaz konturatzen dira (harea kopurua berdina da edalontzi zabal batean eta edalontzi estu batean dagoenean).
- Gertakarien eta egoeren arteko kausa-ondorio erlazio logikoez ohartzen dira (gorputz bati indarra aplikatzen badiogu, gorputza mugitu egingo da).
- Objektuak eta materialak irizpide komunak erabiliz antolatu eta sailkatzen dituzte (pisua, tamaina…).
- Ezaugarrien aniztasunaz ohartzen dira (banana janari naturala eta gozoa da aldi berean).
Faktore hauetako batzuk argiako ikusteko experimentu batzuen bitartez ikusi egin dezakegu. 1:20 minututik aurrera experimentu berdinak adin ezberdineko umeetan daukan eragina ikusi ahal izango duzue:
Apurka-apurka, ezagutzen ez dituzten gauzen kontzientzia hartzen dute, eta beren pentsamenduaren eta mundu errealaren arteko kontraesanak gainditzen saiatzen dira, informazio zehatza eta hautemangarria erabiliz. Astiro-astiro, egitateen eta fenomenoen azalpen subjektiboetatik urrundu, eta errealitatearen ulermen ordenatura hurbiltzen dira.
Estrategia landuagoak erabiltzen ikasten dute. Antolatzeko eta multzokatzeko baliabideak erabiltzen dituzte, ulertuz memorizatzekoak... Hala ere, edukia esanguratsua ez bada, informazioa modu errepikakorrean gordetzeko eta haur hezkuntzako pentsamendu-eskemak erabiltzeko joera izaten dute.
Garapen kognitiboaren etapa hau ezinbestekoa izango da umeen oinarria sortzeko, horretan oinarritu egingo direlako hurrengo zikloetako (2. eta 3. zikloertako) ikaskuntzak. Fase horretan neska-mutilek erabat garatuko dituzte eragiketa zehatzen garaiari dagozkion estrategia intelektualak.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina